2026ko urtarrilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Legelarien Euskal Kontseiluaren Diziplina Prozeduraren Erregelamendua behin betiko onartzeko iragarkia.
Araudia Legelarien Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartu zuen behin betiko 2025eko abenduaren 15ean egindako bilkuran, abenduaren 28ko 314/1990 Dekretuaren 2. artikuluan eta azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 19.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Erregelamendua argitaratu eta hurrengo egunean sartu da indarrean, 11. artikuluko 1. eta 3. epigrafeetan xedatutakoa izan ezik, azken xedapenean ezarritako baldintzetan.
Erregelamenduaren testu osoa Kontseiluaren webgunean dago eskuragarri: https://www.abogaciavasca.net / Deontología atalean.